Higienea eta fitosanitarioen erabilera Euskadiko nekazaritza-ustiategietan

Egungo egoera
Ez dago matrikulatuta
Prezioa
Doan

Elikakateko lehen maila ekoizpen primarioak osatzen du, hau da, lurreko produktuak ekoizteaz, hazteaz eta landatzeaz arduratzen diren profesional zein enpresak, eta abeltzaintzako, ehizako eta arrantzako profesional zein enpresak. Elikakateko maila guztiek dute zeregin eta ardura bat elikadura-segurtasuna lortzeko.

Europako legedia EBko elikadura-produktuen kaltegabetasuna bermatzen saiatzen da. Horregatik, Nekazaritzako Lehenengo Mailako Ekoizpenaren eta Produktu Fitosanitarioen Erabileraren Kontrol Ofizialeko Programa txertatu da.

Prestakuntza-ekintza honen bidez lortu nahi den helburua da nekazariei aplikatzen zaizkien higiene eta fitosanitarioen erabilera baldintzak ezagutaraztea eta nekazaritza-ustiategietan esparru horietan legez ezarritako betebeharrak betetzen, eta, horrela, kontsumitzailearen elikadura-segurtasuna bermatzen laguntzea.

Mesedez, hasi saioa txatarekin bat egiteko.
Joan goikora